BATXILERGOKO HEZKUNTZA-PROIEKTUA

Batxilergoko ikasketak derrigorrezko oinarrizko hezkuntzaren eta goi mailako hezkuntzaren artean daude. Izaera propedeutiko nabarmena duen aldia da, etorkizuneko goi mailako ikasketetarako prestatzera bideratua, bereziki unibertsitate ikasketetarako eta goi mailako lanbide heziketarako; horregatik, ikasleak garai honetan etorkizuneko lan-munduratzeari eragiten dioten erabakiak hartzen hasten dira.

Batxilergoak bi ikasturteko iraupena du eta hiru modalitatetan egituratzen da (Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak eta Arteak). Modalitate horiek jakintzaren eremu nagusiak eta goi mailako hezkuntza osatzen duten irakaskuntzak (unibertsitatekoak eta unibertsitatez kanpokoak) kontuan hartuz antolatzen dira. La Anunciata ikastetxean modalitate horietako bi eskaintzen ditugu: Zientzien Batxilergoa eta Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa.

Modalitate bakoitzak hiru irakasgai multzo ditu: batetik, modalitate guztietan dagoen irakasgai multzoa, prestakuntza orokorra lortzeko eta etorkizuneko ikasketei probetxua ateratzeko aukera ematen dieten ezagutzak eta gaitasunak bermatzen dituena; bestetik, modalitate bakoitzarekin loturiko aukerako irakasgai multzoa, goi mailako hezkuntzako prestakuntza aukeren artean aukeratzeko eta beren gaitasunekin eta interesekin bat datorren espezializazioa hasteko beharrezko gaitasunak zabaltzeko aukera ematen duena, eta azkenik, askatasun handiagoz hauta dezaketen irakasgai multzoa, beren prestakuntza-ibilbidea modu malguagoan osatzeko aukera eskaintzen diena.

Batxilergoko titulua lortzea helduen bizitzarako prestakuntza onaren belaunaldi berrien bermea da, baita goi mailako ikasketekin jarraitzeko bermea ere, izan ere, oinarrizko gaitasunen lorpen-maila aurreratua eta etengabeko ikaskuntzarako oinarri sendoak bermatzen ditu, honela, pertsona orok zentzuz bidera ahal izan dezan bere bizitza, bere patua aukeratu ahal izan dezan, erabakiak erantzukizunez hartzeko gai izan dadin eta gizartean integratu dadin modu aktibo, kritiko eta arduratsuan parte hartuz.

Batxilergoan ikasketa- eta lan-arloekin zerikusia duten ikaskuntzak lehenetsi eta finkatu behar dira etorkizuneko ikasketetarako eta lan txertaketarako beharrezkoak diren gaitasunetan maila aurreratua lortzeko; betiere, edozein hezkuntza proposamenetan agertu beharreko eremu pertsonala zein soziala alde batera utzi gabe.

XXI. mendeko gizartea eleaniztuna da, eta horrek, halabeharrez, pertsona eleaniztunak hezteko ikuspegian kokatzen du ikastetxea. Horregatik, gero eta elkarrekiko erlazio handiagoa duen mundu honetan, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eta pertsonen mugikortasunak markatutako ezagutzaren gizarte honetan, lekuan lekuko hizkuntza ofizialak menderatzeari hizkuntza global deiturikoak ezagutzeko premia gehitu behar zaio, pertsonen arteko ezagutza, ideia trukea eta kultura arteko ulermena bultzatzeko.

Para poder ofrecer los servicios de nuestra web y poder administrar la página, www.fefc.es, La Fundación Educativa Francisco Coll, así como las empresas relacionadas con la prestación de los servicios de la web, guardaremos cierta información en su dispositivo mediante el uso de las cookies. Si quiere saber qué son las cookies, cuáles utilizamos y cómo eliminarlas, consulte política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies