ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

Ingelesa

Gure ikasleen hizkuntza-gaitasuna garatzen lagunduko duten eleaniztasun ereduetan aurrera egiteko, etapa guztietan Hezkuntza Proiektuaren beste helburu batzuk lortzen laguntzeaz gain, eskolaz kanpoko ingeles eskolak eskaintzen dira, Pasaiako New Babylon english academy-ko profesionalen eskutik.

Eskola dinamiko, dibertigarri eta oso parte-hartzaileak dira, atzerriko hizkuntza indartzen dutenak eta dagokion etapako curriculumarekin bat datozenak. Haur Hezkuntzako lehen kurtsotik (3 urte) Bigarren Hezkuntzaraino.

Gainera, Cambridgeko proba ofizialetara aurkezteko aukera eskaintzen diegu ikasleei etapa eta maila guztietan. Eta Bigarren Hezkuntzatik aurrera, zehazki proba ofizial horiek prestatzera bideratutako taldeak osatzen dira.

Robotika

Robotika hezitzailea ikasteko bitarteko bat da, eta bertan parte hartzen dutenek motibazioa dute haien sorkuntzak diseinatu eta eraikitzeko. Sorkuntza horiek, lehenik eta behin, irudimenean sortzen dira, eta ondoren hartzen dute forma fisikoa. Hainbat material motarekin eraikitzen dira eta sistema konputazional baten bidez kontrolatzen dira, prototipo edo simulazio deritzenen bitartez.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiek parte har dezakete.

EGA-EUSKARAREN GAITASUN AGIRIA

Batxilergoko ikasleei astean bi arratsaldetan gure ikastetxean euskarako C1 maila lortzeko eskolak eskaintzen dizkiegu, urritik maiatzera. Euskararen gaitasun eraginkorra egiaztatzen duen titulua da.

Horretarako, titulu horren lorpenean espezializatuta dauden Urrats Euskaltegiko irakasleen laguntza dugu ikastetxean bertan. Taldeak txikiak izaten dira; 10 ikaslekoak gehienez ere talde bakoitzeko.

Multikirola

Eskolaz kanpoko jarduera hau 5 urtetik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko ikasleei eskaintzen zaie. Multikirolaren helburu nagusia kirola modu osasuntsuan egitea da, eta, aldi berean, errespetua, arauak betetzea eta enpatia bezalako balioak lantzea. Horrez gain, talde-lana ere sustatzen da, kirola baloratzearen garrantzia azpimarratuz, aisialdian modu ez-lehiakorrean ondo pasatzeko jarduera gisa.

Jarduera hau arratsaldeetan egiten da, eskolak bukatu ondoren. Adinaren arabera, era bateko edo besteko jarduerak eskaintzen dira. Txikienei taldean lan egitea eta kirolekin lehen harremana izatea helburu duten jolas kooperatiboak eskaintzen zaizkie. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera, gure inguruko kirolik ezagunenetan jokatzen eta praktikatzen hasten dira, eta astero larunbat goizetan partida bat jokatzen dute inguruko beste ikastetxe batekin.

Psikomotrizitatea

Psikomotrizitatea haurraren berezko jarduera eta jolasean oinarritzen da. Horretarako, segurtasun fisikoa eta emozionala senti dezakeen esparrua eskaintzen zaio haurrari; espazio bat, material batzuk, denbora bat eta helduaren rol espezifiko bat.

Haurrak saioetan bizi duen garapena integrala da, kontuan hartzen baitira bere alderdi guztiak: emozionala, soziala, motorra eta kognitiboa.

Zertarako? Haurrak bere tentsio, beldur eta zailtasunak modu eraikitzaile eta sortzailean kanpora ditzan, beste inork epaitu gabe eta errudun sentitu gabe. Beste aldetik, bera “izateko” espazio bat eskaintzeak bere nortasuna modu errealista eta positiboan eraikitzeko aukera emango dio.

3-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago (Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoei eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoei).

Para poder ofrecer los servicios de nuestra web y poder administrar la página, www.fefc.es, La Fundación Educativa Francisco Coll, así como las empresas relacionadas con la prestación de los servicios de la web, guardaremos cierta información en su dispositivo mediante el uso de las cookies. Si quiere saber qué son las cookies, cuáles utilizamos y cómo eliminarlas, consulte política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies