ORIENTAZIOA

LA ANUNCIATA IKASTETXEAn, uste dugu orientazioa gure ikastetxean eskaintzen dugun kalitateko hezkuntza-prozesuaren oinarrizko osagaia dela. Ikasleen Hezkuntza Orientazioa eta Lanbide Orientazioa oinarrizko printzipio pedagogikoak dira, ezagutzetan, trebetasunetan eta balioetan oinarritutako hezkuntza integrala bermatzeko; baita prestakuntza pertsonalizatua lortzeko beharrezko bitartekoak ere.

Tutoretza Ekintzarekin batera, ikasleen banakako eta taldeko hezkuntza-prozesuan orientazioa ematen dugu. Besteak beste, nabarmen genitzake aniztasunarekiko arreta, banakako arreta, ikasteko zailtasunen prebentzioa eta zailtasun horiek antzeman bezain laster errefortzu-mekanismoak praktikan jartzea.

Orientazioa hainbat ikusmoldetatik uler daiteke eta, gure ikastetxean, esku-hartze psikopedagogikoari ematen diogu lehentasuna. Hezkuntza Komunitateri alderdi guztietatik zuzendutako laguntza jarraitu eta sistematiko gisa ulertzen dugu, eskolatze osoan zehar giza-garapen pertsonala bultzatzeko helburua duena.

Orientazio Psikopedagogikoko Departamentuak hainbat egiteko espezializatu betetzen ditu:

  • hezkuntza orientazioko arloetan,
  • hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arretan,
  • hezkuntza errefortzuan,
  • irakasleen tutoretza-lanaren laguntzan,
  • hezkuntza premien eta premia pertsonal, sozial edota familiarren ebaluazioan,
  • diagnostiko psikopedagogikoetan,
  • kanpoko profesionalen jardueren eta esku-hartzeen koordinazioan,
  • familien arretan.

Azkenik, Orientazio Departamentuaren garrantzia azpimarratu behar da, izan ere, ikuspuntu profesionaletik begiratuz gero, hezkuntzari, psikologiari eta neurozientziari buruzko berariazko ezagutzak eskaintzen baititu beharrezko orientabideak emateko, bai garunaren funtzionamenduari buruz bai horrek irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan duen eraginari buruz.

Para poder ofrecer los servicios de nuestra web y poder administrar la página, www.fefc.es, La Fundación Educativa Francisco Coll, así como las empresas relacionadas con la prestación de los servicios de la web, guardaremos cierta información en su dispositivo mediante el uso de las cookies. Si quiere saber qué son las cookies, cuáles utilizamos y cómo eliminarlas, consulte política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies