HEZKUNTZA ESKAINTZA

Hezkuntza proiektua

Antolamendu eta jarduera araudia

Fefcoll eredu pedagogikoa

“Ideia berri bati leku egiten dion adimena ez da inoiz itzuliko jatorrizko tamainara”

Albert Einstein

La Anunciata ikastetxean uste dugu gure ikasleak errespetatzeko modurik hoberena kalitateko hezkuntzaren ezaugarri izan behar duen eguneratze, ikerketa eta berrikuntza espiritua egunez egun sustatzea dela.

XXI. mendeko etengabeko aurrerapen teknologikoek behar horiei irtenbidea emango dien irakaskuntza berritzailea eskatzen dute. Bizi dugun errealitateak ikasleen garapen integralari lagunduko dioten funtsezko gaitasunak indartzea eskatzen du. Horregatik, irakasle gisa egiten dugun lana funtsezkoa da gaur egun eskuragarri duten informazio guztia hautatzen, antolatzen eta aplikatzen ikasteko.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es grupodetrabajoinnovacion_colegiolaanunciataikastetxea_fefc_donostiapasaia_201219.jpg

Gure irakasle jardunak ikasleek edukiak ikasi eta barneratzea du xede, baina, horrez gain, eduki horiekin zer egin ikas dezaten nahi dugu batez ere.

Horregatik guztiagatik, gure ildo estrategikoetako bat “Hezkuntza Berrikuntza” da, eta horrexegatik ditugu metodologia berrietan etengabe trebatzeko eta ikasgelan aplikatzeko konpromisoa duten irakasleak.

Gamifikazioa

Eredu pedagogiko honen bitartez, jolasen dinamika, tresna (Kahoot, Plickers, Socrative, Classcraft…) nahiz mekanikak erabiltzen ditugu, izatez jolaserako ez diren inguruneetan, ikasleen parte hartzea handitzeko, jolasekoak ez diren helburuak lortzeko eta, hartara, ikasgelan helburu hezigarriak lortzeko.

Ikaskuntza kooperatiboa

Talde ikaskuntzan, kooperazioan, autonomian eta ikasle guztien inklusioan oinarritutako eredu pedagogikoa da: talde bat, helburu bat; berdintasun harremana, interdependentzia, elkarri laguntzea, enpatia eta laguntasun-estimua.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es cooperativolh3_colegiolaanunciataikastetxea_fefc_donostiapasaia_201219.jpg

Eleaniztasun-Hizkuntza proiektua

Gure hizkuntza-eredua B eredutik D eredurantz doa gutxinaka. Bi hizkuntza ofizialen hobekuntzari eta garapenari ahalik eta modurik eraginkorrenean erantzuten saiatzen gara, euskararen eta gaztelaniaren erabilera sozialaren arteko oreka bilatuz.

Ikastetxeak apustu argia egiten du ingelesa ikastearen alde, funtsezkotzat jotzen baitu XXI. mendean hizkuntza ezagutzeko beharra harreman sozial zein profesionaletarako. Hizkuntza honen ikaskuntza Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan garatzen da. Lehen Hezkuntzako sei ikasturteetan zehar ingelesez ematen diren ikasgaiak Natur Zientziak eta Gizarte Zientziak dira, eta DBHn eskaintzen direnak, aldiz, Plastika, Ikusizko eta Ikus-Entzunezko Hezkuntza.

Bestalde, La Anunciata ikastetxearen kokapena kontuan hartuz, Bigarren Hezkuntzako lau ikasturteetan frantseseko hautazko irakasgaia eskaintzen da.

Gainera, proiektu hau Francisco Coll Fundazioaren ildo estrategikoetako bat da, izan ere, hizkuntzen irakaskuntzaren aldeko apustu garbia egiten baitu fundazioak.

eTwinning

eTwinning delakoa Europako Batzordearen ekimena da eta Europar Batasunaren hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirol arloko Erasmus+ programaren parte da. Helburu nagusia Europako eskolen arteko lankidetza sustatzea da, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) erabiliz. Horretarako, plataforma bat eta beharrezko azpiegitura eskaintzen dizkie (sareko tresnak, zerbitzuak, laguntza) parte hartzen duten Europako herrialdeetako ikastetxeetako hezkuntza taldeei (irakasleak, zuzendariak, liburuzainak, etab.). Hori guztia, Europako irakasleak elkarrekin komunikatu daitezen, elkarri lagundu diezaioten, proiektuak elkarrekin garatu ditzaten eta ideiak truka ditzaten. Horrez gain, garapen profesional jarraiturako doako eta sareko aukerak eskaintzen ditu.

Ikastetxeak 2013-2014 ikasturtetik modu aktiboan parte hartzen du ekimen honetan Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailetan eta, aldian-aldian, baita Bigarren Hezkuntzan ere.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es etwinninglh4_colegiolaanunciataikastetxea_fefc_donostiapasaia_201219.jpg

Gure kolaboratzaileak, proiektua guk lantzen dugunean, edo gure sustatzaileak, dagoeneko eginda dagoen proiektu bati atxikitzen gatzaionean, edozein herrialdetako ikastetxeak izan daitezke; eta besteak beste, Herbehereak, Polonia, Turkia, Portugal, Zipre, Lituania, Jugoslavia, Erresuma Batua, Errumania eta Italiako ikastetxeekin izan dugu harremana.

Ikastetxea dagoen herrialdea edozein dela ere, ingelesa erabiltzen dugu beti komunikazio hizkuntza gisa. “Draw a picture of me”, “Any animals in trouble around”, “Exchanging flags”, “Flowers of Tolerance”, “Let’s make Friends”, “Meeting Friends”, “Making new Friends”, “My shcool, my town, my life”, “Sing a Christmas carols a record it” eta “Winter project Spain and Poland” bezalako izenburuek iradokitzen dutenez, askotariko gaiak lantzeaz gain, hainbat ekintza egin behar izaten dituzte proiektua osatzeko, eta horien artean, ikasleen arteko bideokonferentziak dira ekintzarik deigarrienak.

Teknologia berriak

Gure ikastetxeak urteak daramatza ikasgelen modernizazioaren aldeko apustua egiten. Gure ikasgela guztiek dituzte ordenagailuak, proiektoreak, bozgorailuak eta arbel digitalak, eta horrek aukera pedagogiko ugariak ematen dizkigu. Gainera, tabletak eta miniordenagailu eramangarriak ditugu, ikasleek haientzat diseinaturiko jarduerak egin ahal izan ditzaten.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es usotabletslh4_colegiolaanunciataikastetxea_fefc_donostiapasaia_201219.jpg

Baina ez gara hornidurara mugatzen; gure irakasle guztiek, euren eskolak emateko erabiltzen dituzten metodologia didaktikoetan, askotariko erabilera eta aukerak egin baititzakete. Hori lortzeko, eta gure izaeraren erakusgarri den moduan, etengabeko prestakuntza funtsezkoa da teknologia berriok ahalik eta hobekien ustiatzeko.

Azkenik, azpimarratu nahi dugu mahai gaineko ordenagailuak dituen informatika gela ere badaukagula. Gela hau eskakizun handiagoko jarduerak egiteko eta DBH zein Batxilergoko irakasgai espezifiko batzuetan erabiltzen dugu.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es usoordenadores1bach1_colegiolaanunciataikastetxea_fefc_donostiapasaia_201219.jpg

Azken batean, hornidura teknologiko hau hezkuntza-tresna garrantzitsu bat da, eta gure ikasleei modu esanguratsuagoan eta atseginagoan ikasteko aukera ematen die.

ALEXIA – ALEXIA CLASSROOM

Alexia deritzon plataforma digitalak gure ikastetxeko kudeaketa, komunikazio, irakaskuntza eta ikaskuntza premia guztiei erantzuten die.

Plataforma honek aukera ematen digu hezkuntza proiektuaren ebaluazio malgua, konpetentziazkoa eta zeharkakoa egiteko, programazio didaktikoak kudeatzeko eta eduki digitalekin pertsonalizatutako ikaskuntza-ingurune bat sortzeko.

Alexiak bere classrooma du; Moodle-n oinarritutako ikaskuntza ingurunea da, erabat harkorra, eta irakasle zein ikasleei edozein gailu eta edozein tokitatik irakaskuntza- eta ikaskuntza-lanak egiteko aukera ematen die. Horrez gain, ikastetxearen edo taldearen izaera edota metodologia indartzen du, partekatutako liburutegiko edukien bidez. Partekatutako eduki horiek irakasleek sortutako materialek, argitaletxe askotako liburu digitalek edo beste iturri batzuetako edukiek osa ditzakete.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es alexiaclassroom_colegiolaanunciataikastetxea_fefc_donostiapasaia_201219.jpg

Para poder ofrecer los servicios de nuestra web y poder administrar la página, www.fefc.es, La Fundación Educativa Francisco Coll, así como las empresas relacionadas con la prestación de los servicios de la web, guardaremos cierta información en su dispositivo mediante el uso de las cookies. Si quiere saber qué son las cookies, cuáles utilizamos y cómo eliminarlas, consulte política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies