es

           Orientazio zerbitzua

Gure ikastetxean ikaslegoaren orientazioa gure Hezkuntza Proiektuak ezartzen dituen premiazko zutabeetan oinarritzen da, eta Hildo Pedagogikoarekin batera doa. Gure helburu nagusia "ikaslegoak bere bizitza oinarritu nahi dituen baloreak aurkitzea" da.

Orientazio Mintegiak pertsonal zein akademiko erabakiak hartzeko garaian une larrietan parte hartzen du; “zerbitzu bizia”, dinamiko eta gure ikaslegoari sortzen zaizkion beharretara etengabeko egokitzapenean. Ikastetxeak eskeintzen duen zerbitzu bat da; irakaslego, familia eta ikaslegoaren artean sortzen diren beharrak ikusi eta orientatzeko da.

Aurrera eramaten diren ekintzak hiru ardatzetan banatzen dira:

IRAKASLEGOA

Orientazio Mintegiak ikastetxeko irakaslegoarekin lan egiten du ekintza hauen bidez:

  • Tutoritzen plangintza eta jarraipena.
  • Etengabeko Formazio Planen elaborazioa.
  • Aholkularitza psiko-pedagogikoa.

FAMILIAK

Gure ikastetxean familia eta eskolaren arteko elkarkidetza bertako errealitatea da.

Orientazio Mintegiak gure ikaslegoaren familiei orientabide eta eboluzio zein eskola garapenaren jarraipena eskeintzen diegu.

IKASLEGOA

  • Irakurketa-idazketaren Eragintza, Adimen Trebetasunak, Ikasketarako Estrategiak (besteak beste) garatzeko programak egiteko eta hauen planifikazioetan ikaslegoaren zuzenean parte hartzen dugu.
  • Garapen Pertsonal Planak osatzeko helbuarekin banakako balorazio psiko-pedagogikoak egiten ditugu.
  • Une zehatzetan zein eskolaldian zehar ikaslegoari sortzen zaizkion premiei erantzuten diegu.
  • Akademikoki zein profesionalki ikaslegoak hartu behar dituen erabakietan, argibide eta orientabideak ematen ditugu.

 

 

LA ANUNCIATA FEFC

Lorete 2. Donostia.Gipuzkoa

Teléfono 943 51 30 50

laanunciataikastetxea@fefcoll.org

SARE SOZIALAK-REDES SOCIALES

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
© FEFC-San Sebastián