Gabon abestiak

Din dan don

Din dan don, din dan don! Eguberri on! Zorion, zorion! gabonak, din-dan, don! Din dan don, din dan don! Eguberrion! Zorion, zorion, Gabonak Gabon!

Izar bat hasi da dizdizka zeruan berri onak zabaltzen ari zaigu munduan. Jaio da, jaio da, Jaunaren semea, askatxo batean dago, lastoen gainean.

 Din dan don...

 

Aingeruak kanta, artzain onak dantzan, Jainkoaren jaiotzan Pakea eta Haintza! Astoak, aja-ja! Idiak, muu-mu! estalpe zaharrean kantuan ari zaizkigu.

Din dan don...

Din Dan Don

Olentzero

Olentzero joan zaigu 
mendira lanera 
intentzioarekin 
ikatz egitera 
Aditu duenenan 
Jesus jaio dela 
lasterka etorriko da 
Berri ona ematera.

Horra, horra 
gure Olentzero 
pipa hortzean duela 
eserita dago. 
Kapoiak ere baitu 
arrautzatxoekin 
bihar meriendatzeko 
botila ardoekin.

Olentzero

Oilarrak kanta kantari

Oilarra kanta kantari
kukurruku kukurruku
kale jiran dabiltza
kukurruku kukurruku.

Eguberri jaiak ospatzen
kukurruku kukurruku
Jesus jaio da Belenen
kukurruku kukurruku

Oilarrak kanta kantari

Horra Mari Domingi

Horra Mari Domingi, begira horri. 
Gurekin nahi duela Belena etorri, 
Gurekin nahi duela Belena etorri, 
Atera beharko duzu gona zahar hori.

Atoz! Atoz! 
Zure bila nenbilen ni. 
Atoz, goazen, adora dezagun
Belenen jaio da haurtxo eder hori.


Horra Mari Domingi
IKERKETA
ANUNCIATA

LA ANUNCIATA FEFC

Lorete 2. Donostia.Gipuzkoa

Teléfono 943 51 30 50

laanunciataikastetxea@fefcoll.org

SARE SOZIALAK-REDES SOCIALES

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
© FEFC-San Sebastián